Gizartea -
Madrilen
13 urteko neska bat hil da etxetik ihesean zegoela balkoitik erorita
Ezbeharra Cienpozuelosen (Madrilen) gertatu da. 13 urteko neskatoak herriko jaietara joan nahi zuen eta, balkoitik ihes egiten saiatu zenean erori eta hil egin da.
agentziak | erredakzioa
13 urteko neskato bat hil da Cienpozielosen (Madril) etxeko balkoitik ihes egiten saiatu zenean. Neskatoak herriko jaietara joan nahi zuen baina, etxean debekatu egin ziotenean, ihes egitea erabaki zuen. Bigarren solairu batetik erorita, kolpeak eragin zizkion zauriengatik hil da gaztea.
Guardia Zibilaren arabera, ezbeharra maiatzaren 15ean gertatu zen gaueko 23:30etan, neskak etxetik ihes egitea erabaki zuenean. Bat batean, neska balkoitik erori zen eta kolpearen ondorioz bi egun beranduago hil zen ospitalean.
Guardia Zibilak ikerketa amaitutzat ematen du.