Gizartea -

Errefuxiatuen drama

9 hileko haurtxo bat bakarrik heldu da Italiara ama bidaian hil ostean

Biak hondoratze batetik erreskatatu zituzten, baina amak erredura larriak zituen, eta hil egin zen. Artatu zuen medikuak adoptatu nahi duela esan du.

Atzo ehunka lagun erreskatatu ahal izan zituzten Libiako kostaldean. EFE
Atzo ehunka lagun erreskatatu ahal izan zituzten Libiako kostaldean. EFE

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lampedusan (Italian) ateratako argazki bat bolo-bolo dabil gaur: Favour izeneko 9 hilabeteko haurtxoa Pietro Bartolo medikuaren altzoan. Argazkiaren atzean dagoen istorio latza dago, milaka errefuxiaturena modukoa. Favour txikia bakarrik heldu da Italiako irlara, berarekin ontzian zegoen ama hil ostean.

Malitik abiatu zen 150 bidaiari zeramatzan ontzi batean omen zihoazen biak, eta hura hondoratu baino lehen erreskatatu zituzten Italiako erreskate taldeek. Amak erredura larriak zituen, eta itsasaldian hil egin zen. Hori horrela, Lampedusako irlara senitartekorik gabe heldu zen umetxoa. Neskatoa artatu zuen Pietro Bartolo medikuak adoptatzea eskatu du orain.

La Repubblica egunkari italiarrak atera du argazkia:

 

 

Medikuak azaldu duenez, osasun zerbitzuek berehala artatu zuten Favour txikia, eta egoera onean dago jada. Orain etxera eraman eta adoptatzeko asmoa duela onartu du Bartolok, umetxoarekin "liluratuta" baitago.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Gizartea Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan albisteak Italia