Gizartea -

Gertakaria

Foruzaingoak 100 bat adingaberen arteko borroka eragotzi du Tuteran

Foruzaingoak hiru adingabe polizia-etxera eraman ditu identifikatzeko, horietako bat inputatu dute armak legez kanpo izateagatik.

Radio Euskadi | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Borroka jendetsua eragotzi zuen Foruzaingoak atzo arratsaldean, Tuteran (Nafarroa). 100 bat adingabek Prado pasealekuan borroka egiteko hitzordua jarri zuten, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Hala ere, foruzainen presentziaz ohartu eta borroka bertan behera utzi zuten gazteek.

Foruzaingoak hiru adingabe polizia-etxera eraman ditu identifikatzeko, horietako bat inputatu dute armak legez kanpo izateagatik. Gazteek, besteak beste, labanak eta ukabil amerikarrak zeramatzaten.

Tutera, Ablitas, Murchante eta Ribaforadako gazteek jarri zuten hitzordua. Dirudienez, taldeko nesken arteko ika-mika da borrokaren eragile nagusia, eta sare sozialen bidez eta institutuetan jarri zuten hitzordua.

Foruzaingoak borrokaren berri zuen eta badaezpada foruzainak zabaldu zituen. Gertatutakoaren berri Fiskaltzari emango diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Tutera albisteak Albisteak Foruzaingoa