Gizartea -
Bilaketa
Onik aurkitu dute Zornotzan falta zen 80 urteko gizona
Bizilagun batek topatu du Arrinda auzoko adinekoen egoitzatik gertu. Galdakaoko ospitalera eraman dute, azterketa medikoa egiteko.
O.A. | EITB.EUS
Jose Sagarna, ostiraletik Zornotzan falta zen 80 urteko gizonezko elorriarra, onik aurkitu dute Zornotzan, hain zuzen ere, bizi den Arrinda auzoko adinekoen egoitzatik gertu 11:15 aldera.
Ostiralean iluntzean ekin zieten bilaketa lanei eta gaur goizean ekin diete berriro lanei. Ertzaintzaren erreskate eta txakur unitatea, DYA, Gurutze Gorria eta Udaltzaingoa aritu dira gizonaren bila. Halaber, Ertzaintzaren helikoptero bat ere batu zaie gaur goizean.
Antza denez, bizilagun batek topatu du mendian, bizi den Arrinda adinekoen egoitzatik gertu.
Bertaratu diren Larrialdi Zerbitzuek Galdakaoko ospitalera eraman dute, azterketa medikoa egiteko.