Gizartea -

Nafarroa

Etxeko katu bat karabina batekin hiltzeagatik inputatu dute Altsasun

Aste honetan Foruzaingoak animaliei tratu txarrak eragiteagatik ikertzen duen bigarren kasua da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Altsasuko polizia-etxekoa Foruzaingoak herriko bizilagun bati etxeko animaliei tratu txarra ematea egotzi dio ostegun honetan, pertsiar arrazako katu bat ustez karabina batez erail izanagatik.

Gertaera joan zen igandean ezagutu zen, Foruzaingoak kaltetuaren abisu bat jaso zuenean jazoeraren berri ematen.

Gertaera joan zen igandean ezagutu zen, Foruzaingoak kaltetuaren abisu bat jaso zuenean jazoeraren berri ematen. Horren aurrean, herri-segurtasuneko patruila bat bertaratu eta ahoz esandako egia zela ikusi ahal izan zuen. Orduan, Ingurumen Ikerketako taldea jakinaren gainean jarri eta animaliaren gorpuzkia eman zion Iruñera eraman zezan. Nekropsiak baieztatu ahal izan zuenez, buruan zuen perdigoi batek eragin zion heriotza.

Agenteek egilea identifikatu eta haren arma atzitu zuten. Horrez gain, polizia-etxean agertzeko deitu zuten delitua inputatzeko. Dirudienez, gertaera familiarteko eztabaida baten ondorioz gertatu zen. Aldi berean, katuaren jabeak aurretiaz ustez pozoituta hil ziren beste katu batzuen heriotza ere salatu zuen.

Aste honetan Foruzaingoak animaliei tratu txarrak eragiteagatik ikertzen duen bigarren kasua da. Izan ere, Martzillan bizilagun bat inputatu zuten zazpi artzakur kume zaborrontzi batean uzteagatik, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea