Gizartea -

Erasoa

Gizon bat atxilotu dute Durangon, gazte bati eraso egin izana egotzita

Erasoa Durangoko Komentu kalean gertatu da bart, 21:40 aldera.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur goizean Gernika-Lumon, Durangon bart izandako liskar batean 20 urteko gizonezko bati eraso egin izana egotzita.

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, erasoa Durangoko Komentu kalean gertatu zen atzo, 21:40 aldera.

Biak borrokan ari zirenean, lepoan zauria egin zion, eta, ondorioz, ospitalera eraman behar izan zuten.

Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen erasoaren nondik norakoak argitzeko, eta goizean atxilotu dute erasotzailea, Gernika-Lumon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernika-Lumo albisteak Durango