Gizartea -

DONOSTIA

Bi adingabe atxilotu dituzte, emakume bati poltsa lapurtzeagatik

Adingabeek emakumeari zeraman poltsatik heldu zioten harik eta kendu zioten arte, eta lurrera bota zuten. Handik gutxira, auzotarrek emakumeari lagundu eta SOS Deiak zerbitzuari ohartarazi zioten.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bi adingabe atxilotu ditu Donostian adineko emakume bati indarkeriaz lapurtzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Lapurreta atzo jazo zen, 12:00ak pasatxo zirenean. Emakumeak 1.000 euro atera berri zituen banketxe batetik, eta bere etxebizitzan sartzen ari zela, Amarako auzoan, bi gazteek eraso zioten.

Adingabeek emakumeari zeraman poltsatik heldu zioten harik eta kendu zioten arte, eta lurrera bota zuten. Biktimaren oihuek inguruko auzotarrak alertatu zituzten, eta horiek emakumeari lagundu eta gertatutakoa ohartarazi zioten SOS Deiak larrialdi-zerbitzuari. Handik gutxira, hara iritsi ziren ertzainek bi susmagarriak atzeman zituzten, Soldaduen Enparantzan.

Agenteek diruaren erdia aurkitu zuten bi atxilotuetako azpiko arropan, eta beste erdia lurreko tutueria baten barnean. Horregatik, bi adingabeak ustez indarkeria bidezko lapurreta batean parte hartzeagatik atxilotu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Ertzaintza Eguneko albisteak