Gizartea -
LOTERIA
Euromillones zozketak 130.000 euro utzi ditu Euskadin
Bigarren kategorian, 90.000 euroko sari bat egokitu da Berangon, eta, hirugarren kategorian, 40.000 euroko bat, Irunen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euromillones zozketak 130.000 euro utzi ditu Euskadin astearte honetan. Berangon, 90.000 euro egokitu zaizkio bigarren mailako sari bat lortu duen txartelaren jabeari, eta Irunen, berriz, 40.000 euro irabazi ditu hirugarren mailako saria duen txartelaren jabeak.
Loterías y Apuestas del Estado elkarteak adierazi duenaren arabera, lehenengo kategoriako saririk ez da banatu, baina bigarren mailako lau sari eta hirugarren mailako bederatzi banatu dira asteartean.
Berangon zigilatu zuten txartel sarituari 90.160 euro egokitu zaizkio, eta Irunen zigilatu zutenari, berriz, 40.071 euro.