Gizartea -

S-There

Euskal ikertzaileek diabetikoak kontrolatzeko pilota diseinatu dute

Pilota etxeko komunean jartzen da, eta, barruan dituen sentsore batzuei esker, glukosa neurtu edo diabetikoak botikak ondo hartzen ari diren kontrolatzen du.

Gailuak S-There izena dauka.
Gailuak S-There izena dauka.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal ikertzaile talde gazte batek diabetikoak kontrolatzeko ping-pongeko pilota baten antzeko gailu bat diseinatu du, diabetikoen osasunaren hainbat parametro kontrolatzeko.

Pilota etxeko komun-ontzian jartzen da, eta, barruan dituen sentsore batzuei esker, glukosa neurtu edo diabetikoak botikak ondo hartzen ari diren kontrolatzen du.

S-There izena du gailu horrek, eta asteburuan Bilbon egin den IDEA 2 Prize saria irabazi du, Massachusettseko Institutu Teknologikoak eta Harvardeko Unibertsitateak ematen duten saria.

Lehiaketara aurkeztutako guztien artean, euskal ikertzaile horien proiektua izan da sormen-lanik onena, epaimahaiaren ustez.

Hori dela eta, S-There egin duen taldea Bostonera joango da, Massachusettseko Institutu Teknologikoan (MIT) prototipoa garatzen jarraitzeko, punta-puntako teknologia baliatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak