Gizartea -
ANIMALIAK BIZKAIBUSEAN
Bizkaibusen 8 kilo arteko txakurrak eta katuak onartuko dituzte
Bizkaiko Foru Aldundiak animalien garraiorako arautegia malgutu du txakurrentzat eta katuentzat, animalien garraiorako ontzi baten barruan dauden bitartean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bizkaibusek 8 kilo arteko txakurrak eta katuak autobusetan bidaiatzea onartuko du, ekainaren 6tik aurrera, animalien garraiorako ontzi baten barruan dauden bitartean.
Bizkaiko Foru Aldundiak animalien garraiorako arautegia malgutu du katuentzat eta txakurrentzat baina, komunikatu baten bidez, arautegi berriak bestelako animaliei ez diela eragiten azpimarratu nahi izan du.
Orain arte, ikusmen arazoak dituzten pertsonen txakurrak sartu dira soilik Bizkaibuseko autobusetan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea