Gizartea -

INTERNET BIDEZKO IRUZURRAK

Bost pertsona atxilotu dituzte Internet bidez iruzur egiteagatik

Atxilotutakoei Internet bidez 90 aldiz iruzur egitea leporatzen zaie, tartean Nafarroan eta Gipuzkoan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leongo Guadia Zibilak, “Torres operazioaren” barruan, 18 eta 56 urte bitarteko bost pertsona atxilotu ditu ustez, Internet bidez 90 aldiz iruzur egiteagatik tartean, Nafarroan eta Gipuzkoan.

Leongo Gobernuaren Ordezkariordetzaren arabera, polizia ikerketa iaz jarri zen martxan, biktima batek salaketa jarri zuen momentuan. Biktimak esan zuenez, sakelako telefono bat erosi nahi zuen Interneten baina, banku bidez ordaindu eta gero, ez zitzaion produktua sekula iritsi.

Ikerketa hasi eta urtebete geroago, Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu, lau leondarrak eta beste bat zamorarra.

Iruzurgileek gama altuko sakelako telefonoen salmenta faltsuetan aritzen ziren Interneten eta, denetara 15.000 euro irabazi zituzten.

Guardia Zibilaren arabera, iruzurgileak ondo antolatuta zeuden eta, bakoitzak bere funtzio espezifikoa betetzen zuen taldearen barruan.

Batak, sakelako telefonoen iragarkia jartzen zuen Interneten, beste bik banku ezberdinetako kontuak zabaltzen zituzten, beste batek posta bidezko igorpenak jasotzen zituen eta, azkenak dirua ateratzen zuen.

Bitartean, ikerketak aurrera jarraitzen du eta ez dute baztertzen salaketa gehiago jasoko dutenik.

Oraingoz, Nafarroan, Gipuzkoan, Gijonen, Valentzian, Badajozen, Bartzelonan, A Coruñan, Valladoliden, Toledon, Murtzian, Tarragonan eta Leonen 90 iruzur kasu antzeman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Iruzurrak argazkiak Internet gaur Gaurko azken ordukoa Gizartea albisteak