Gizartea -

Haurren aurkako indarkeria

Mundu osoko neskatoen ia % 20k abusu sexualak jasan ditu

Save The Childrenek salatu duenez, umeen funtsezko eskubideen urraketa nabarmen bat suposatzen du horrek.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mundu osoko neskatoen ia % 20k eta mutikoen % 5 eta 10 artean, abusu sexualak jasan dituztela salatu du Save The Childrenek.

Erakundeak ohar baten bitartez adierazi duenez, umeen kontrako erasoak ez dira salatzen. Save The Childrenek dioenez, arrazoiak ugariak dira: beldurragatik, lotsagatik edota eraginkorrak diren neurriak ezarri behar direlako.

Gainera, horietako delitu askoren epea iraungi egiten da, biktimak ez duelako salaketa garaiz aurkezten. Izan ere, erakundearen arabera, adinez nagusiak izan arte ez dute erabakia hartzeko gaitasunik.

Horregatik, bidegabekeri horiek zigorrik gabe geratzea “onartezina” dela kritikatu du, eta botere publikoei gai horren inguruan neurriak hartzeko eskaera egin die, gertaerak ez preskribitzeko.

Biktima adinez nagusia den unetik, bost eta hamabost urte bitarteko epea dauka salaketa ipintzeko, delitu horren larritasunaren arabera. Epea igarota, biktimak ezin du ezer egin bere erasotzailea zigortzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea