Gizartea -

Liga txapeldunak

27.000 sinaduratik gora, Athleticeko neskak gabarran atera daitezen

Liga titulua eskuratu ostean, sinadura bilketa 16.000tik 27.000ra igo da.

Athleticeko jokalariak. Argazkia: EiTB
Athleticeko jokalariak.
Athleticeko jokalariak. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Athleticeko neskek Liga txapelketa eskuratu ostean gabarran atera daitezen abian jarritako ekimenak 27.000tik gora lagunen sinadura bildu du, titulua eskuratu ostean gorakada nabarmena izan eta gero.

Maiatzaren 29an Change.org-en jarritako eskaerak 15.000 sinadura jaso zituen larunbaterako, eta 27.000ra iritsi da txapelketa erdietsi ondoren.

Gabarraren sinbologia kontuan hartuta, eskari hau egin zuen Txema Olletak bertan: "Emakumeen eskubideak eta erabateko berdintasuna defendatu nahi badute benetan, aurten, edo beste edozein urtetan, Athleticeko neskek Liga irabazten badute, gabarra ateratzea exijitzen diogu klubari".

"Borrokalari hauen adorea ez da gizonezkoena baino txikiagoa, nahiz eta askoz ere gutxiago kobratu. Eman diezaiogun balioa emakumeen kirolari. Eska dezagun gure sinadurekin Athleticeko neskak gabarran ateratzea. Merezi dute!", idatzi zuen Josu Urrutia Athletic Clubeko presidenteari zuzendutako eskaeran.

EH Bilduk eta Ganemosek ere eskatu dute nesken titulua ospatzeko gabarra erabiltzea, mutilen taldearen pare jartzeko.

Juan Maria Aburto Bilboko alkatearen esanetan, gabarra Athletici dagokio, eta Udalak gizonezkoek irabazten dutenean egiten dituen ekitaldi berdinak antolatuko ditu neskek lortutakoa ospatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Kirolak Bilbo Zer gertatu da Bizkaian? EAE EH Bildu Nafarroa Gaurko azken ordukoa Euskadiko Podemos-eko albisteak Emakumeen kirola albisteak F Liga 2024/2025 Gabarra 2024 Bilbo