Gizartea -

Osasuna

Darpon: 'Tuberkulosi agerraldia kontrolpean izan daiteke aste honetan'

Orain arte kutsatutako zazpi gazteekin harremanetan egon direnen gaineko txostena astean zehar bukatuko dutela azaldu du Jon Darponek, eta ez du baztertu beste kutsaturen bat agertzea.

Jon Darpon, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua. EiTB.
Jon Darpon, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua. EiTB.
Jon Darpon, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua. EiTB.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EHUren Leioako campusean atzemandako tuberkulosi agerraldia kontrolpean izan daiteke aste honetan, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur Radio Euskadin egindako elkarrizketan jakitera eman duenez.

Orain arte kutsatutako zazpi gazteekin harremanetan egon direnen gaineko txostena astean zehar bukatuko dutela azaldu du Darponek. Aztertutako harreman pertsonen artean, ikaskideak, irakasleak, familiartekoak eta adiskideak daude.

"Baliteke beste kutsaturen bat agertzea, baina hasiera batean agerraldia kontrolpean dagoela" esan du.

Darponen arabera, tuberkulosiaren tratamendua luzea da, sei hilabete ingurukoa, baina gaixotasuna sendagarria dela eta arrastorik ez duela uzten azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU berriak Gizartea