Gizartea -

Gertakaria

Itsasora eroritako emakume bat erreskatatu dute helikopteroz Muskizen

Emakumea airez eraman zuten Gurutzetako ospitalera, gorputzean kolpe ugari jaso zituelako.

Ertzaintzaren helikopteroaren erreskatea, Muskizen. Argazkia: Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila
Ertzaintzaren helikopteroaren erreskatea, Muskizen.
Ertzaintzaren helikopteroaren erreskatea, Muskizen. Argazkia: Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Pobeñako (Muskiz) haiz eremu batean erori zen 64 urteko emakume bat erreskatatu zuen atzo helikopteroz, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Emakumea helikopteroan eraman zuten Gurutzetako Ospitalera, gorputzean kolpe ugari jaso zituelako.

Atzoko 18:00ak aldera jaso zuen abisua Sos Deiak-ek. Emakume bat Itsaslur pasealekuaren ondoko haitzetan uretan zegoela eta laguntza behar zuela ohartarazi zuten.

Hasiera batean herritar batek artatu zuen, eta gero ertzain bat ere bertaratu zen.

Era berean, helikopteroa, Gurutze Gorriaren ontzi bat eta sorosleen uretako motorra ere eraman zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Zer gertatu da gaur Bizkaian? Muskiz argazkiak Eguneko albisteak 112 SOS Deiak