Gizartea -

Jazoera

Gizon bat agertu da hilik Antsoaingo aparkaleku batean

Guardia Zibilak ez du hildakoa nor den esan, ez baitzuen agiririk soinean, ezta zein izan den heriotzaren arrazoia ere.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

70 eta 80 urte bitarteko bat hilik agertu da gaur goizean Antsoaingo aparkaleku batean. Oraindik ez dira ezagutzen zein izan diren haren heriotzaren nondik norakoak; hala, ez dute jakinarazi arrazoi naturalen eraginez izan den ala ez.

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, Antsoaingo bizilagun bat izan da abisua eman duena, gizonezko bat lurrean etzanda eta aurpegia odolez beteta zeukala esanez.

Jazoeraren tokira patruila bat bertaratu da, Hermanos Noain etorbidean dagoen DIA supermerkatuko aparkalekuko hegal batean. Agenteek pultsurik ez zeukala egiaztatu dute, eta hilotzaren ondoan plastiko bat eta egurrezko kanabera txiki bat aurkitu dituzte.

Medikua etor zedila eskatu dute, eta hura goizeko 9:07ean agertu da, baina ez du heriotza zio naturalengatik gertatu denik ziurtatu; ondorioz, polizia judizialaren presentzia eskatu da. Horiek arduratu dira hilotza jasotzeaz.

Guardia Zibilak, oraingoz, ez du hildakoa nor den esan, ez baitzuen agiririk soinean, ezta zein izan den heriotzaren arrazoia ere, autopsiaren zain baitaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea bideoak Albisteak Antsoain