Gizartea -

Ezbeharra

Motozale bat hil da Donostian kale-argi baten aurka talka eginda

Jose Elosegi etorbidean izan du istripua, 04:00etan, eta bertan hil da Pasaiako 54 urteko bizilaguna.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

54 urteko gizon bat hil da Donostian, goizaldean, horren motorrak kale-argi bat jota, Jose Elosegi etorbidean. Hildakoa Pasaiakoa zen.

Donostiako Udalak jakitera eman duenez, ezbeharra 04:00ak aldera gertatu da Gipuzkoako hiriburua eta Pasaia lotzen dituen etorbidean, Herrerako biribilgunean.

Oraindik argi ez dauden arrazoiak direla eta, motorrak kale-argi bat jo du, eta gidaria bertan hil da, iturri ofizialek azaldu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Donostia bideoak Pasaia bideoak Eguneko albisteak