Gizartea -

BIZIKALEA EGITASMOA

Iruñean trafikoa mugatuko dute hilabetean behin etorbide handietan

Bizikalea proiektua hilabete bakoitzaren hirugarren igandean egingo da, eta kaleak herritarrentzat berreskuratzea izango du helburu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udalak Bizikalea proiektu pilotua jarriko du martxan; hilean egun batez etorbide handietan trafikoa mugatu eta herritarrentzat irabazi nahi dituen proiektua, hain zuzen.

Hilabete bakoitzaren hirugarren igandean hiriko etorbide garrantzitsu bat trafikora itxiko dute herritarrek paseoan oinez edo bizikletaz gozatu ahal izateko. Gainera, Udalak hainbat ekintza antolatuko ditu egun horietarako.

Armando Cuenca Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko zinegotzi delegatuak eta Alexia Canto zerbitzuko arduradunak iragarri dutenez, proiektua hilabete honetan jarriko da martxan, ekainaren 19an.

Uda honetan, beste bi aldiz egingo da: uztailaren 24an, Zaragozako etorbidean, eta abuztuaren 21ean, Sanduzelaiko etorbidean.

Ondoren, irailaren 25ean, Pio XII.aren etorbidea itxiko dute, eta urriaren 23an, berriz, Marcelo Celayeta hiribidea.

Cuencak azaldu duenez, “kostu txikia duten akzio txikiak dira”, eta “ez dute aparteko arazorik sortuko”, gaineratu du.

Proiektu honen helburua hiri “atseginagoa eta sostengarriagoa” eraikitzea dela azpimarratu dute Udaletik. Horrela, gaur egun autoentzako esparru esklusiboak direnak herritarrek gozatzeko berreskuratu nahi dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea albisteak Albisteak