Gizartea -

Desordena publikoak

Bi atxilotu Gasteizen lau edukiontziri su ematea egotzita

Edukiontziei Jose Joaquin de Landazuri, Ramiro de Maeztu eta Abendaño kaleetan su eman zieten. Atxilotuetako batek aurrekariak ditu.

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

23 eta 29 urteko bi gizonezko atxilotu zituen Ertzaintzak igandean, Gasteizen, lau edukiontziri su ematea egotzita, Segurtasun Sailak gaur agiri batean jakitera eman duenez.

Atxilotuetako batek aurrekariak ditu. Gertakariak 05:00ak aldera jazo ziren. Jose Joaquin de Landazuri, Ramiro de Maeztu eta Abendaño kaleetan edukiontziak kiskaltzen ari zirenaren berri izan eta Ertzaintza bertaratu zen.

Suhiltzaileak heldu arte, ertzainek su-itzalgailuak erabili zituzten eta sua itzaltzea lortu zuten. Guztira, sugarrek lau edukiontzi kiskali zituzten. Hasieratik, nahita egindakoa zela pentsatu zuten ertzainek.

Ikerketa zabaldu eta gutxi geroago, Ertzaintzak ustezko bi erasotzaileak aurkitu zituen handik hurbil. Biak atxilotu eta polizia-etxera eraman zituzten.

Ikerbidea amaituta, bi atxilotuak aske geratu dira epailearen hitzordu judizialaren zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erdekidegoko Polizia Gasteiz