Gizartea -
Odol-emateak
Euskadi, odol-emateetan laugarren erkidegoa
Probintziaka Arabak dauka Estatuko markarik onena, 1.000 biztanleko 65 odol-emate ditu. Gipuzkoak ere 40 odol-emateren muga gainditzen du baina, Bizkaia behetik dago.
agentziak | erredakzioa
Mila biztanleko 40,82 odol-emate izan ziren iaz Euskadin. 2015eko datuekin alderatuta % 2,13 behera egin arren, Estatu mailan, odol-emate gehien izan duen laugarren erkidegoa da Euskadi. Bestalde, Araba da probintzien artean lehena, mila biztanleko 65 odol-emate izan baitziren.
Bihar ospatuko den Odol-emaileen Nazioarteko egunaren harira, Odol-emaileen Espainiako Federazioak iazko datuak ezagutzera eman ditu, gaur. Horien arabera, Extremadura (mila biztanleko 45,36 odol-emaile), Gaztela eta Leon (42,89) eta Asturias (42,28) dira odol-emaile gehien dituzten erkidegoak.
Euskadin 89.355 odol-emate ziren iaz, aurreko urtean, 2014an izandako 91.301 baino % 2,13 gutxiago.
Bestalde, Estatuan odol-emateak % 0,78 gora egin zuen. Guztira, 1.692.072 odol-emate izan ziren.
Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, mila biztanleko 45 odol-emate izan beharko lirateke odol beharrak betetzeko. Dena den, herri garatuetan odol-emateen maila mila biztanleko 38an dago.
Probintziaka, Arabak du Estatu guztiko markarik onena, izan ere, 1.000 biztanleko 65 odol-emate ditu.
Gipuzkoak ere 40 dohaintzen muga gainditzen du baina, Bizkaia behetik kokatzen da.