Gizartea -

716. urteurrena

Bilbon, hiriburuaren 716. urteurrena ospatuko da aste guztian zehar

Bilboren 716. urteurrena ekainaren 13tik 19ra ospatuko da herritarren parte hartzea bultzatu nahi duen programazioarekin.

Arriaga Anztzokia, Gau Zuria (Argazkia: Joseba Gómez)
Arriaga Anztzokia, Gau Zuria (Argazkia: Joseba Gómez)
Arriaga Anztzokia, Gau Zuria (Argazkia: Joseba Gómez)

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbok aste osoan zehar hiriburuaren 716. urteurrena ospatuko du herritarren parte hartzea sustatu nahi duen programazio bereziarekin. Hiriaren sorrera ospatzeko aste guztian zehar hainbat ekitaldi egingo dira. Ekainaren 13tik 19ra, besteak beste, musika kontzertuak, lore-eskaintzak, bisita gidatuak eta Gau Zuria izango dira programaren barruan.

Gau Zuria ekainaren 18an ospatuko da eta hiri osoan zehar 23 ekitaldi ezberdin izango dira: Antzerkiak, musika, argiztapen bereziak, su artifizialak, multimedia proiekzioak…

Gau magiko honetan besteak beste, Udaletxeak, Foru Jauregiak, Guggenheim museoak, Euskal Museoak, Arte Ederretako Museoak eta Azkuna Zentroak protagonismo berezia izango dute.

PROGRAMA

“Hiriaren Asteak” parte hartzea sustatu nahi duen programa dauka eta horregatik aste honetako ekintzetan parte hartu nahi duten pertsona guztiei, hau da, umeei, gazteei zein helduei gonbidapena egiten zaie hiriaren inguruko argazkiak, marrazkiak eta konposizio artistikoak bidaltzeko. Horiek gero udalaren webgunean argitaratuko dira. Proposamen horiek ekainaren 19ra arte bidal daitezke webmaster@bilbao.eus helbidera.

-Ospakizun instituzionalak

On Diego Lopez Harokoak 1300eko ekainaren 15an sortu zuen hiria eta horren harira, asteazken honetan, Alkateak, udalbatzarekin batera eta ekitaldi solemnean, Bilboko bandera igoko du.

Banderaren igoera eguerdian izango da eta ondoren, txistularien kontzertua eskainiko da Areatzako kioskoan.

-Gau Zuria eta lore eskaintza:

Aste guztiko programazioaren barruan, larunbatekoa egun berezia izango da Gau Zuria ospatuko delako. Larunbatean hainbat kultur ekitaldi izango dira hiriko hainbat txokotan.

Bestalde, aste guztiko ospakizunak igandean bukatuko dira Bilboko Udalbatzak Plaza biribileko On Diego Lopez Harokoaren eskultura aurrean egingo duen lore eskaintzarekin. Aurten omenaldian parte hartu nahi duten herritarren eta bisitarien artean krabelin zuriak eta gorriak banatuko dira. Ekitaldian, hiriko politikako eta gizarteko hainbat eragilek hartuko dute parte.

-Bisita gidatuak Bilboko Udaletxera:

Hiriko historia ezagutzera emateko ekainaren 15ean, 16an eta 17an bisita gidatuak egingo dira Bilboko Udaletxera,

Bisita hauek doakoak izango dira eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskainiko dira goizez zein arratsaldez. Udaletxea ikusi nahi dutenek erreserba egin beharko dute 944204354 telefonoan edo girpa@bilbao.eus helbide elektronikoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Gaurko azken orduko albistea