Gizartea -

Sexu erasoa

Bi gazteren kontrako sexu erasoa salatu dute Gasteizen

Sexu erasoa, ustez, joan den ekainaren 5ean gertatu zen, Gasteizko Arana auzoko jaietan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, ustez, Gasteizko Arana auzoko jaietan bi emakume gaztek jaso zuten sexu erasoa argitzeko. Antza, bi gizonezkok ukituak egin zizkieten biei, nerabeek jarritako salaketaren arabera. Bietako bat adingabea da gainera.

Sexu erasoa asteartean salatu zuten bi gazteek, Ertzaintzak Europa Press albiste agentziari jakitera eman dionez.

Gazteen kontaketaren arabera, bi gizonek ukituak egin zizkieten ekainaren 5ean, goizaldean, Arana auzoko jaietan.

Hori dela eta, esan bezala, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz