Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gasteizen bizi den sexu esplotaziorako sare bateko kidea atxilotu dute

Emakume nigeriar batek eta horren bi nebak (bietako bat Gasteizen bizi da) zuzentzen zuten sarea.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak Nigeriako emakumeak sexu esplotaziorako erabiltzen zituen sare bat desegin du Palman.

Espainiako Poliziak jakitera eman duenez, bederatzi pertsona atxilotu dituzte talde kriminaleko kide izatea egotzita, eta sei biktima libre utzi dituzte.

Sarearen buruzagia emakume nigeriar bat zen, bi nebarekin batera. Horietako bat Gasteizen bizi zen; bestea, Alemanian.

Poliziaren ikerketari esker jakin ahal izan dute Nigerian emakume gazteak erakartzen zituztela, Europan lan egiteko aukera izango zutela hitzemanda, eta Libiatik eta Italiatik igaro ondoren, Palmara eramaten zituztela, aisialdirako eremuetan prostituitzera behartzeko.

Nigerian erakarri ostean, budu erritualak egiten zizkieten sarearekiko fideltasuna lortzeko, eta Libiara heldu eta gero, Italiara eramaten zituzten, nabigatzeko oso baldintza txarretan zeuden itsasontziak baliatuta, haien bizitza arriskuan jarriz.

Mallorcara iritsitakoan, sarearekin 30.000 euroko zorra zutela jakinarazten zieten, eta dirua itzultzeko, beraientzat lan egin behar zutela esaten zieten. Lanaldi luzeak egin eta prostituitzera behartzen zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz albisteak Eguneko albisteak