Gizartea -
Polemika
Gasteizko eremu berdeen landaretzaz kexu dira hiritarrak
Eremu berdeak mantentzeko lanetan utzikeria izaten ari da, hiritarren ustez. Gasteizko Udaletik, berriz, hiritarrek "txip aldaketa" egin behar dutela esan dute.
Radio Euskadi | erredakzioa
Gasteizen, azken asteetan asko hitz egiten ari da eremu berde eta lursail hutsetako landaretzaz. Herritarraren Postontzian dozenaka kexa utzi dituzte hiritarrek, mantentzeko lanetan utzikeria gertatzen ari dela salatuz. Izan ere, landaretzak toki handiegia hartu duela diote, batez ere, Gasteizko 10.000 zuhaitz-txorkoetako, zuhaitz barreneko, landareek.
Egoerak, gainera, okerrera egin dezake, udan zelaiak gutxiago ureztatuko direlako. Gasteizko Udaletik eta EH Bildu eta Podemos alderdietatik adierazi dutenez, hiritarrek "txip aldaketa" egin behar dute, eta landareak bere horretan disfrutatzen ikasi behar dute.
Aukerarik onena txorkoetako landaretza hazten uztea da, Asier Sarasua Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko teknikariaren arabera.
Txorkoetako aldaketatik harago, Lakua eta Zabalgana auzoetan proiektu pilotuak ari dira hezurmamitzen, ingurumenari mesede gehiago eta mantenu lan gutxiago behar duten landareak jarriz.