Gizartea -

Polemika

Mallorcako PPko bozeramaile batek 'gizonen eguna' ospatzea eskatu du

LGTBI kolektiboaren aldeko ebazpen baten eztabaidan egin ditu adierazpenak Carlos Simarrok, tonu irrigarrian.

AGENTZIAK | ERREADKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soller (Mallorca, Balearrak) herriko PPko bozeramaileak, Carlos Simarrok, "gizon zangarren eguna" ospatzea proposatu du.

Politikari popularrak asteazkeneko udalbatzan egin zituen adierazpenok, tonu irrigarrian, LGTBI kolektiboaren aldeko ebazpen baten bozketan. Ebazpen horren aurrean, "gizon zangarraren eta andereño tradizionalen egunak ere" ospatu beharko liratekeela esan zuen, hain zuzen ere.

Hitz horiek polemika handia piztu dute politikagintzan eta sare sozialetan. Twitterren, adibidez, eguneko gai komentatuenen artean dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Apple Espainia Eguneko albisteak