Gizartea -
Jazoera
Basauritar batek bere auzokidea tirokatu eta hil du Burgosen
88 urteko ustezko erasotzaileak 75 urteko auzokidea tirokatu du ehiza-eskopeta batekin Burgoseko Gumiel de Izan udalerrian.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
75 urteko gizonezko bat hil da Gumiel de Izan herrian (Burgos), 88 urteko basauritar batek ehiza-eskopeta batekin tirokatu ostean, Guardia Zibilak Europa Pressi jakinarazi dionez. Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute.
Gertaera 13:00ak aldera jazo da, Burgoseko Gumiel de Izan udalerrian, biak bizi diren lekuan, hain zuzen ere. Larrialdi Zerbitzuei egindako dei batek ohartarazi duenez, gizonezko batek beste baten aurka tiro egin du, ustezko hiltzaileak biktimaren emazteari heriotza-mehatxuak bota ostean.
Guardia Zibileko hainbat patruila bertaratu dira, eta ustezko erasotzailea atxilotu dute haren etxebizitzan bertan. Atxilotuak ez die aurka egin, eta arma ere aurkitu dute.
Jazoeraren nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu du Burgoseko Guardia Zibilak. Dirudienez, urteak zeramatzaten bi auzokideek tirabirak izaten. Aranda de Dueroko Instrukziozko Epaitegiak bere gain hartu ditu auziaren izapideak.