Gizartea -
Nafarroan
Sutea izan da Urdiaingo enpresa bateko pintura kabina batean
Suak kalte materialak egin ditu pintura eta disolbatzaileak gordetzen dituzten tokian, baina ez da inor zauritu.
Agentziak | erredakzioa
Urdiaingo (Nafarroa) enpresa batean, sutea piztu da astearte honetan pintura eta disolbatzaileak gordetzen dituzten kabina batean. Suteak kalte materialak eragin ditu, baina ez da inor zauritu.
Nafarroako Larrialdietako Zerbitzuan 17:14an jaso zuten sutearen berri, eta Altsasuko suhiltzaileak bidali zituzten berehala. Ondoren, Cordovillako suhiltzaileen laguntza ere behar izan zuten.
Enpresak segurtasun protokoloak bete dituela esan du Foru Gobernuak. Langileak suteari aurre egiten ahalegindu ziren hasieran, baina suhiltzaileek itzali behar izan zuten azkenean.
Larrialdi egoera 18:38an amaitu zen ofizialki, eraikina aireztatu eta horren egitura ondo zegoela baieztatu ondoren.
Guardia Zibilak bere gain hartu du gertatutakoa argitzeko ardura.