Gizartea -
Operazioa
Pablo Hasel atxilotu dute, kazetari batzuei erasotzea egotzita
Rap abeslariak Lleidako Unibertsitatean izandako protesta batzuetan parte hartu zuen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pablo Hasel rap abeslaria atxilotu dute gaur Esquadra Mossoek, ustez ekainean kazetari batzuei eraso egin izana egotzita.
Istiluak Lleidako Unibertsitatearen Errektoretzan jazo ziren, errefuxiatuen aurrean Europak eta Espainiak inplikazio falta dutela salatzeko ikasleek egindako protesta batzuetan. Horietan, TV3ko bi kazetariri eta Segre egunkariko argazkilari bati eraso zieten.
TV3k salaketa aurkeztu zuen Esquadra Mossoen komisarian.
Erasoen biharamunean, gainera, TV3ren egoitzaren aurka pintura jaurti zuten, eta, handik egun batzuetara, harriak borta zituzten telebista kate publiko horren beste egoitza baten kontra.
Auzitegi Nazionalak bi urteko espetxe zigorra ezarri zion Haseli 2014an, terrorismoa goratzea egotzita, bere abestietan politikariak hiltzea eskatzeagatik.