Gizartea -

Bilboko 'gay pride' programa

Lau egunetako programa Bilboko Gay harrotasuna ospatzeko

Bilboko LGTB komunitateak ekainaren 23tik 26ra ospatuko du Gay harrotasuna. Programak hainbat ekitaldi eskainiko ditu lau egunetan.

Bilbao Pride 2016
Bilbao Pride 2016
Bilbao Pride 2016

X. CASADO | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Gay Harrotasuna ekainaren 23tik 26ra ospatuko da eta hainbat ekitaldi izango dira egun horietan.

Bilbo, hiriburu ‘Gayfriendly’ bihurtu nahi dute; LGTB komunitatearentzat erreferentea izango den hirian, hain zuzen. Horretarako, hogei ekitaldi baino gehiago izango dituen lau egunetako programa osatu dute.

‘Gay Pride’ bilbotarraren erdigunea Marzana kaia izango da, izan ere, kontzertu eta ikuskizun gehienak bertan eskainiko dira. Honez gain, hiriko txoko ezberdinetan kale animazioak, ibilbide gastronomikoak, konferentziak eta sentsibilizazio kanpainak egingo dira, besteak beste.

Aurtengo nobedadeen artean, Ibaizabaleko uretan aniztasunaren alde egingo denUrParade desfilea azpimarratu behar da. Kolorez apaindutako hainbat ontzi ibiliko dira ibaian zehar aniztasuna harrotasunez erakusten.

PROGRAMA:

- Osteguna 23

12:00 – Kale dekorazioa Alde Zaharra, Martzana kaia,San Francisco Kalea)

12:00 – Ibilbide gastronomikoaren hasiera (Alde Zaharra, Martzana kaia, San Francisco Kalea)

19:00 – Hitzaldia: Giza eskubideak eta LGBT kolektiboaren erronka berriak. ‘La Bolsa’  (Pelota kalea, 10)

20:00 – Erakusketa “Udako gau bateko ametsa” (Jujo Ortiz). Lamiak taberna

20:00 – 21:00 – "Las tiendas más abiertas" (La Salve garagardoaren eskutik).

- Ostirala 24

18:00 – Sentsibilizazio kanpaina - Bizkaisida (Alde Zaharra)

18:00 – Kale animazioa (Alde Zaharra, Martzana kaia, San Francisco Kalea)

20:00 – Les Alsborregach Dj (Martzana kaia)

21:00 – LGTBIQren inguruko GAL/MAL estatu mailako I. Deialdiaren Saria. (Martzana kaia)

21:30 – Ainhoa Cantalapiedra, Yogurinha Borova + Nenita Danger (Martzana kaia)

22:00 – Ibai Sánchez Dj (Martzana kaia)

- Larunbata 25

12:00 – Kale animazioa (Alde Zaharra, Martzana kaia, San Francisco Kalea)

18:00 – UrParade – Aniztasunaren aldeko desfilea. Ibaizabal)

20:00 – Dubos Dj(Martzana kaia)

20:30 – Takoien lasterketa (Martzana kaia)

21:00 – Barei, Sandra Love, Las Fellini (Martzana kaia)

22:00 – Unai Goikolea Dj (Martzana kaia)

- Igandea 26

13:00 – Kaleko animazioa eta Ibilbide Gastronomikoaren amaiera Alde Zaharra, Martzana kaia, San Francisco Kalea)

18:00 – Gaymer Harrotasuna. Mahai-jokoen zaleen LGBT topaketa Lamiak taberna

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Azken ordukoa Bizkaia Gizartea Albisteak