Gizartea -

Gipuzkoa

Gizon bat hil da Hondarribiko hondartzako uretan

Hondarribiko 71 urteko bizilaguna korderik gabe atera dute uretatik, eta larrialdi zerbitzuak suspertzen saiatu diren arren, handik gutxira hil da.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hondarribiko 71 urteko bizilagun bat zendu da ostegun honetan Gipuzkoako herri horretako hondartzako uretan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.10:45ean, bainulari batek korderik gabe zegoen gizon bat atera du uretatik. Gurutze Gorriko sorosleak biktima artatzera joan dira segituan. Larrialdi Zerbitzuek anbulantzia bat bidali dute, eta bertako medikuak gizonezkoa suspertzen saiatu diren arren, handik gutxira hil da. Gorpua ur-bazterrera mugitu dute, eta auzitegiko medikua noiz helduko zain daude, hilotza Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eramateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Hondarribia bideoak Gizartea albisteak Albisteak Itotze kasuak