Gizartea -

Gazteen Euskal Behatokia

Gero eta euskaldun gehiagok uste dute badagoela sexu aukera aldatzerik

Gazteen Euskal Behatokiaren arabera, gazte euskaldunen gehiengoak bizian zehar aukera sexualetan aldaketak egitea eta beraz, gizonekin edo emakumeekin harreman sexualak izatea posiblea dela uste du.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazte euskaldunen % 83k uste dute bizitzan aukera sexuala aldatzea eta, beraz, gizonekin edo emakumeekin harreman sexualak izatea posible dela. Duela lau urteko datuek erakusten zutena baino 18 puntu gehiago.

Ekainaren 28an LGTB lesbiana, gay, transexual eta bisexualen Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak argitaratutako datuak dira. 15 eta 29 urte arteko 1.500 gazteri egindako inkesten ondorioak dira

Bestalde, ikerketaren arabera, gazteen % 91 ezkontza homosexualen alde agertzen dira, eta % 86, sexu aldaketaren alde.

2012. urtetik, asko handitu da sexualitatearen inguruan ikuspegi irekia dutenen kopurua. Behatokiaren arabera, 2012an, gazteen % 87 agertzen ziren ezkontza homosexualen alde, eta % 81, sexu aldaketaren alde.

Datuok galdetutakoen generoa kontuan hartuta aztertuz gero, ikerketaren arabera, emakumeek gizonek baino ikuspegi irekiagoa daukate sexualitatearen inguruan. Gizonen % 89 agertzen dira ezkontza homosexualen alde; % 85, sexu aldaketaren alde, eta % 79, aukera sexuala aldatzearen alde.

Emakumeetan, aldiz, % 92 agertzen dira ezkontza homosexualen alde; % 88, sexu aldaketaren alde, eta % 86, aukera sexuala aldatzearen alde.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak