Gizartea -
RADAR POLEMIKOA
Donostiako radar ibiltaria aurrerantzean seinalatuta egongo da
Radarra hiriko hamabi puntu ezberdinetan jarriko dute, seguruenik, eta seinalatuta egongo da beti.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donostian radar ibiltaria jarriko duten bakoitzean seinaleak ere jarriko dituzte, Ernesto Gascok Donostiako Udaleko lehen alkateordeak jakinarazi duenez.
Komunikatu baten bitartez, Gasco “pozik” agertu da Pilar Arana Udaleko Mugikortasuneko eta Garraioko zinegotzi ordezkariarekin adostutako konpromisoa dela eta.
Helburu nagusia segurtasuna bermatzea izan behar dela esan du zinegotzi sozialistak, eta isunak kobratzeak, aldiz, bigarren mailan egon behar duela gaineratu du.
Radarra hiriko hamabi puntu ezberdinetan jarriko dute, seguruenik, eta seinalatuta egongo da beti, gidariek radarra non dagoen jakin dezaten.