Gizartea -

Jazoera

Gipuzkoar bat hil da Benidormen, tigre batek eraso eginda

Emakumezkoa Terra Natura parkeko langilea zen. Jazoera larunbat arratsalde honetan izan da, felidoen guneko atea irekita utzi ostean.

Terra Natura (Benidorm) parkeko sarrera. EFE
Terra Natura (Benidorm) parkeko sarrera. EFE
Terra Natura (Benidorm) parkeko sarrera. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benidormeko Terra Natura parkean lan egiten zuen emakume gipuzkoar bat, Irungoa, hil da larunbat arratsaldean tigre baten erasoagatik, felidoen guneko atea irekita utzi ostean.

Gertaera arratsaldeko bostak inguruan gertatu da Asiako tigreen barne aterpean. Ordu horretan, zaintzaileak "deskuiduan" erdi irekita utzi du tigreak zeuden guneko atea, eta horietako batek eraso egin dio hil egin duen arte.

Jazoeraren tokira Gurutze Gorriko anbulantzia bat eta Larrialdiko Mediku Arreta Zerbitzuko sendagileak bertaratu dira, baina emakumearen heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin.

Terra Naturak argitaratu duen ohar baten bidez ziurtatu duenaren arabera, animaliak zaintzeko orduan parkeak "segurtasun protokolo zorrotza" betetzen du, eta, ikertzen ari diren arrazoiak direla medio, "zaintzailea animaliarekin harreman zuzenean jarri" da.

"Jazoeraren berri izan eta berehala larrialdi zerbitzuei dei egin zaie, eta animaliari lasaigarria eman diogu", gaineratu du aipatu oharrean.

Oharraren bukaeran jakitera eman duenez, langileak zortzi urte zeramatzan parkean lan egiten, "katukien eta beste espezie batzuen zaintzaile aditu gisa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Gizartea albisteak Irun bideoak Eguneko albisteak