Gizartea -

Protesta

'Esako zortziak', erresistentziagatik eta lesioengatik zigortuak

1.080na euroko isuna ordaindu beharko dute erresistentziagatik, eta 2.700 euro arteko kalte-ordaina eman beharko diete agenteei.

'Esako zortziak', epaiketan. Argazkia: Efe
'Esako zortziak', epaiketan.
'Esako zortziak', epaiketan. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Esako zortziak' zigortu egin dituzte eta 1.080na euroko isunak ordaindu beharko dituzte erresistentziagatik. 2012an Artiedan (Zaragoza) Esako urtegia handitzearen aurkako protesta batean izandako istiluengatik zigortu dituzte, eta guardia zibilei lesioak eragiteagatik ere ordaindu beharko dituzte kalte-ordainak, 2.700 euro artekoak.

Era berean, epaiketaren gastuak beren gain utzi dituzte. Fiskaltzak, hala ere, bi urte eta sei urte eta erdi arteko kartzela-zigorra eta 22.000 eurotik gorako kalte ordaina eskatzen zuen hasieran.

'Esako zortziak' ez dira espetxera joango Fiskaltzak eskaera txikitu ostean. 18 guardia zibili eraso egitea leporatzen diete, eta auzipetuen artean dago Jorge Luis Bail Podemosen diputatua.

Bailekin batera Miguel Angel Palacin Soteras, Javier Lopez Ripalda, Oscar Ara Ripalda, Sergio Palacin Ripalda, Alex Ubieto, Arriel Dominguez eta Jesus Maria Royo epaitu zituzten Zaragozako epaitegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Esako urtegia bideoak Gaurko azken ordukoa