Gizartea -
Gertakaria
Gizon bat espetxeratu dute lagun bat labankadaz zauritzeagatik, Irunen
Biktimak 67 urte ditu eta ebakuntza egin behar izan diote sabeleko eta saihetseko zauriengatik.
agentziak | erredakzioa
41 urteko gizonezko bat espetxean sartu dute homizidio saiakeragatik, Irungo parke batean 67 gizonezko bati sabelean eta saihetsetan labankadak eman ostean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Asteartean izan zen gertakaria, 16:00ak aldera. Lekuko batek eman zion Ertzaintzari gertakariaren berri, eta erasotzailea nor zen jakinarazi zion.
Ertzainak erasotzailea harrapatu eta labana handi bat zeramala ohartu ziren.
Zauritua Iparralde etorbidearen ondoko parke batean aurkitu zuten, eta Donostia Ospitalera eraman zuten.
Zaurituak arma zuriz egindako ebakiak zituen sabelean eta saihetsetan, eta ebakuntza egin behar izan zioten ospitalean.
Atxilotua epailearen esku utzi zuten, Martuteneko espetxean sartu aurretik.