Gizartea -
Legazpin
Gizonezko bat zauritu da traktorearekin 200 metrotik behera erorita
40 urteko gizona lanean zebilen traktorearekin, malda batetik behera erori denean. Zauritua helikopteroz eraman dute Donostia Ospitalera.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
40 urteko gizonezko bat zauritu da igande honetan Legazpin (Gipuzkoa), lanean zebilen traktorearekin 200 metroko malda batetik behera erori ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripua 14:40ak aldera jazo da, Legazpiko Urtatza Egialde auzoan. Gizonezkoa maniobra bat egiten zebilen traktorearekin, eta malda batetik behera erori egin da.
Mediku talde bat eta Ertzaintzako patruila bat bertaratu dira. Ertzaintzako helikoptero batek zauritua ebakuatu eta Donostia Ospitalera eraman du, bertan artatu dezaten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea