Gizartea -
Saria
ONCEren 'Asteburuko Soldatatzarra' Soraluzera joan da
Soraluzeko bizilagun batek 300.000 euroko saria eta 20 urtean urtero 60.000 euroko sari nagusia lortu du.
eitb.eus
ONCEk sariak utzi ditu berriro EAEn. Atzoko zozketak, Asteburuko Kupoiaren zozketak alegia, Asteburuko Soldatatzarra utzi du Soraluzen (Gipuzkoa).
Diego Arenasek saldu zuen zenbaki sariduna. Irabazleak 300.000 euroko saria jasotzeaz gain, 20 urtean urtero 60.000 euroko saria ere jasoko du, beraz, guztira 1,5 milioi eurokoa da saria.
Horrez gain, 20.000 euroko sari bana jasoko duten beste bi kupoi ere Soraluzen geratu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea