Gizartea -
Nafarroa
Gazte bat atxilotu dute Tuterako epaitegian pintadak egitea egotzita
22 urteko tuterar bat da atxilotua. Inguruko etxola batetik margo pote bat lapurtzea leporatu diote, gainera.
EITB.EUs
Tuterako epaitegiko fatxada margotzen ari zen gazte bat harrapatu dute astearte honetan (06:30ean) Polizia Judizialeko agenteek, eta atxilotu egin dute.
Atxilo hartutakoa K.R. Tuterako 22 urteko gizasemea da. Agenteek egiaztatu ahal izan dutenez, epaitegiaren ondoan dagoen etxola bateko giltzarrapoa apurtu du aurretik, bertan zegoen margo pote bat lapurtu du, eta horixe erabili du pintadak egiteko. Espaloian ere kalteak egin ditu, inguruko lan batzuetan topatutako txintxorrekin.
Hala, indarkeria erabiliz lapurreta eta kalteak egitea egotzi diote gazteari, eta polizia-etxera eraman dute.
Tuterako 4. Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko du.