Gizartea -
Lehiaketa
Gasteizko Santa Isabel hilerria, Espainiako onenen artean
Lehiaketan botoa emateko epea zabalik dago jada, eta benetako helbide elektroniko bat ematen duen edozeinek eman dezake botoa kategoria bakoitzean.
Agentziak | Erredakzioa
Gasteizko hirigunean dagoen Santa Isabel hilerria Espainiako 2016ko Hilerrien Lehiaketako finalisten artean dago, bere balio monumental eta historikoarengatik; izan ere, Monumentu arkitektonikorik onena eta Historia onena kategorian irabazteko hautagaien artean dago.
Lehiaketa Adiós Culturalaldizkariak antolatu du, eta 36 hilerri aurkeztu dira txapelketara.
Gasteizkoak, besteak beste, honako hauek ditu aurkari: Aviles (Asturias), Castro Urdiales (Kantabria), Chiclana (Cadiz), Piedrahita (Avila) eta Valentzia (Valentzia).
Sariak 1.000 eurokoak dira, eta lehiaketa bukatutakoan, bertan parte hartu duten guztiak "Guía cultural y turística de cementerios" izeneko gidan sartuko dituzte, aldizkariak gomendatuta.
Botoa emateko epea zabalik dago, eta benetako helbide elektroniko bat ematen duen edozeinek eman dezake botoa kategoria bakoitzean.
Lehiaketa berean, Bilboko hilerria ere lehiatzen ari da, baina hura beste kategoria batean: Hilerririk onena izenekoan.