Gizartea -

jazoera

79 urteko emakume batek semea hil eta bere buruaz beste egin du Bilbon

Ikerketen arabera, gertakari horien zergati nagusia emakumea gaixo egotea litzateke, eta elbarritasunen bat zeukan bere semea bakarrik utzi nahi ez izatea.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

79 urteko emakume batek, ustez, 60 urteko bere semea hil du Bilbon, eta, ondoren, bere buruaz beste egin du pilula batzuk hartu eta gero, polizia-iturriek jakitera eman dutenez.

Jazoera bart goizaldean gertatu da, Bilboko Iturribide kaleko 6. zenbakian.

Ertzaintzak goizaldeko ordu bata laurden gutxiagotan aurkitu ditu hilotz biak, Udaltzaingoaren abisu bat jaso eta etxean sartu direnean.

Semeak biolentzia zantzuak zeuzkan, itxura denez, kolpe batek eragindakoak

Hasierako ikerketen arabera, gertakari horien zergati nagusia emakumea gaixo egotea litzateke, eta elbarritasunen bat zeukan bere semea bakarrik utzi nahi ez izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Gaurko azken ordukoa