Gizartea -
Nizan lagun bat galdu ondoren
Frantziar batek bere burua hiltzea eragotzi dute Bilboko udaltzainek
Udaletxeko zubian gazte frantziarrak itsasadarrera salto egitea saihestu zuen Bilboko Udaltzaingoak iragan larunbat goizaldean.
Agentziak | Erredakzioa
Adiskide bat Nizako erasoan, ostegunean, galdu ondoren, Frantziako emakume gazte bat itsasadarrera salto egitea eragotzi zuen Bilboko Udaltzaingoak larunbat goizaldean.
Udaltzainek gaur jakitera eman dutenez, gertakaria 04:45 aldera jazo zen Udaletxeko zubian.
Ordu horretan, gazte bat zubitik itsasadarrera salto egiten saiatzen ari zela ikusi zuten udaltzainek.
Lur jota
Bere burua hiltzea eragotzi ondoren, Nizako atentatuan lagun bat hil zutela azaldu zien neskak, lur jota, udaltzainei. Terrorista batek kamioi handi batekin ehunka pertsonaren aurka egin zuen hiriko itsas pasealekuan.
Ostatura arte lagundu ondoren, udaltzainek emakumea adiskide batekin utzi eta alde egin zuten, Poliziaren txostenak zehaztu duenez.