Gizartea -
Trafiko istripua
Ondarroako arraunlariek istripua izan dute eta hiru lagun zauritu dira
Arraunlariak eta trainerua zeramatzan furgoneta bidetik irten eta maldan behera erori zen Oriora bidean zihoanean.
eitb.eus
Ondarroa Arraun Elkartearen furgonetak, 'Antiguako Ama' taldearenak, istripua izan zuen atzo Oriora bidean, eta hiru lagun zauritu ziren, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ibilgailuan arraunlariak zihoazen, eta atzean, atoian, trainerua zeramaten. Orion entrenatu behar zuten, baina ez ziren iritsi, furgoneta bidean amildu baitzen.
Atoia, aldiz, errepidean geratu zen, zutik ia-ia. Ibilgailuan zihoazenetako batzuk lekuan bertan artatu zituzten larrialdi zerbitzuek, eta hiru Donostia Ospitalera eraman zituzten, zauriak eta kolpeak artatzera.
Argazkiak: Orio Arraunketa Elkartea