Gizartea -
Ospakizuna
Aiton-amonen eguna da gaur
Googlek astearte honetako doodle-a eskaini die, eta Twitterren gehien aipatzen ari den etiketetako bat da.
EITB.EUs
Bizitzaren eskarmentuari esker, gomendio bikainak ematen dituzten horiek. Kontziliazioak aukera gehiago ematen ez duenean, ilobez arduratzen diren horiek. Bizitzaren uneri goxoena gozatzen duten horiek. Aitonak, aititak, amamak, amonak. Horien denen eguna da gaur, uztailak 26.
Tradizio katolikoa dagoen herrietan San Joaquin eta Santa Ana da gaur, Ama Birjinaren gurasoak, eta, hortaz, Jesusen aiton-amonak.
Gogglek ere ospakizunarekin bat egin du, eta Doodlea eskaini die. Bilatzailea zabaltzean aiton-amona batzuk ikusiko ditugu, ilobei ipuina kontatzen. Denak ere katuak.
Twitterren ere izan du oihartzuna ospakizunak, eta gaztelerazko #DiadelosAbuelos etiketa gehien aipatzen denen artean dago.
Nazioartean, NBEk urriaren 1a aukeratu zuen adineko pertsonen aldeko nazioarteko egun gisa.