Gizartea -

Muskiz (Bizkaia)

Matxura batek Petronorreko tximinien sugarrak eta kea areagotu ditu

07:55 aldera findegi guztiak gelditu behar izan dituzte argindar gabeziagatik, Iberdrolaren Ortuellako azpiestazioan matxura izan delako. Segurtasun neurriak automatikoki martxan jarri dira.

Las chimeneas de la empresa Petronor en Muskiz (Bizkaia). Foto: eitb.eus
Las chimeneas de la empresa Petronor en Muskiz (Bizkaia). Foto: eitb.eus
Matxura elektriko batek Petronorreko tximinien sugarrak areagotu ditu

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Petronor hidrokarburoen enpresan gertatutako matxura elektriko batek lantegiko tximinien kea eta sugarrak areagotu ditu, Muskizen (Bizkaia), Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Gasak ez dira osasunerako kaltegarriak, konpainiako iturriek Segurtasun Sailari ziurtatu diotenez.

Matxuraren abisua 08:00ak aldera jaso dute.

Petronor konpainiak bere webgunean azaldu duenez, 07:55 aldera findegi guztiak gelditu behar izan dituzte argindar gabeziagatik, Iberdrolaren Ortuellako azpiestazioan matxura izan delako.

Segurtasun neurriak automatikoki martxan jarri dira, eta horrek hiru tximinietatik ke beltza ateratzea eragin du.

PETRONOR SUTEA 3

Petronor lantegiko tximiniak. Argazkia: eitb.eus

Antza denez, akats elektrikoak gertatzen direnean findegiko segurtasun dispositiboak gasak erretzen ditu eta ke beltza sortzen da, enpresak Ertzaintzari azaldu dionez.

Lantegiko sistema teknologiko guztiek funtzionatu dute, kea eta zarata sortuz, Muskizko udalak Facebook sare sozialean zabaldutako agiri batean konpainiak azaldu duenez.

Argindarra berrezarri dute eta findegia berriro martxan jartzen ari dira. Hala ere, oraindik zarata, ke eta opakutasuna errepikatu daitezkeela ohartarazi du Petronorrek.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Petronor Muskiz albisteak