Gizartea -

Ezbeharra

Donibane Lohizuneko arrantza ontzi bateko arrantzale bat hil da

Capbretongo kostatik gertu zegoela, sua piztu zen ostiral arratsaldean arrantza ontzian. Barruan zihoazen lau arrantzaleek uretara jauzi egin zuten eta horietako hiru onik atera zituzten.

EITB.EUS | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donibane Lohizuneko arrantza ontzi bateko arrantzale bat hil zen atzo Capbretongo kostatik gertu, itsasontziak su hartu ondoren. Sua arratsaldeko azken orduan piztu zen Samatheo izeneko arrantza ontzian, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko.

Sud Ouest egunkariak argitaratutako informazioaren arabera, Itsasoko Prefeturak 20:00etan izan zuen sutearen berri eta, berehala, Jendarmeriako helikoptero bat eta erreskate zerbitzuak mobilizatu zituzten.

Sua piztu zen unean lau lagun zeuden barruan eta laurek uretara jauzi egin zuten. Lau lagunetatik hiru onik erreskatatu zituzten uretatik; aitzitik, erreskate taldeek ezin izan zuten laugarren laguna suspertu. Zaurituak ospitale batera eraman zituzten.

Baionako fiskalak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Iparraldea berriak Suteak argazkiak Frantzia berriak Gizartea Eguneko albisteak Arrantza Euskadiko kostaldea albisteak Naufragioak gaur Lapurdi