Gizartea -

Castro-Urdiales

Urpekaritza irakasle bati zigorra, Getxoko neska baten heriotzagatik

2012an zendu zen Argiñe Zubiaguirre Getxoko 31 urteko bizilaguna, urpekaritza ikastaro batean istripua izan eta gero.

Argiñe Zubiaguirre
Argiñe Zubiaguirre
Urpekaritza irakasle bati zigorra, Getxoko neska baten heriotzagatik

1:41

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argiñe Zubiaguirre 31 urteko Getxoko bizilaguna 2012an hil zen Castro-Urdialeseko portuan (Kantabria) urpekaritza ikastaro batean istripua izan eta gero.

Epaitegiak urtebeteko kartzela zigorra eta lanbidean aritzeko hiru urteko debekua ezarri berri dio urpekaritza irakasleari, zuhurtziagabekeriarengatiko hilketa egotzita. Hildakoaren arrebak eman du epaiaren berri, sendiaren izenean.

Gaztearen familiak komunikabideei bidalitako oharrean salatu duenez, Buceo Agua enpresako arduradunek eta urpekaritza ikastaroen lizentzia ematen duen PADI erakundeak ez dute gertaera argitzeko laguntzarik eman.

Sendiaren esanetan, "urpekaritza irakasten duten profesionalek ardura berezia izan behar dute bere bizia euren esku jarri duten pertsonekin". Epaiak eurek jasandako "zorigaitza beste familia batzuek ez jasatea" lagunduko duelakoan dago Zubiaguirre familia.

2012ko abuztuaren 3an larri eraman zuten Zubiaguirre Gurutzetako Ospitalera, Castro Urdialesen urpekaritza ikastaro bat egiten ari zela bihotz-biriketako geldialdia izan eta gero.

Gaztea Brazomar hondartzako sorosleek artatu zuten istripua izan eta berehala. Ospitalean zendu zen handik aste batzuetara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Epaiketak albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Irakasleen albisteak