Gizartea -

Castell-Platja d'Aro

'Flashmob' batek izua eta alarma terrorista eragin ditu Gironan

Alemaniako bost begirale atxilotu dituzte, ordena publikoaren aurkako delitua egotzita. Gertakariak hamaika zauritu arin utzi ditu.

Castell-Platja d'Aro (Girona). Argazkia: EiTB
Castell-Platja d'Aro (Girona). Argazkia: EiTB
'Flashmob' batek izua eragin du Castell-Platja d'Aron

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare sozialen bidez deialdia egin ondoren, kolektibo batek abesti bat jo du Castell-Platja d'Aro (Girona). ‘Flashmob’ak alarma eragin du, muntaia eraso terrorista batekin nahastu dutelako.

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, bizilagun eta bisitari askok ‘flashmob’a jihadismoarekin nahastu dute eta kaosa sortu da herrian. Elkarretaratze ludikoa izan dela argi utzi nahi izan du Udaltzaingoak.

Gertakaria Castell-Platja d'Aroko eremu turistikoenean jazo da. Terrorismoarekin lotuta Europan gertatu diren azken atentatuek alarma sortu dute, une horretan gertatzen ari zena ez zekitenen artean.

Lasaitasuna eskatu dute

Udaltzaingoak “flashmob bat soilik” dela azaldu eta lasaitasuna eskatu du.

Gazteek arma faltsuak erabili dituzte muntaian. Zurrumurru faltsuak saihesteko eskatu dute Esquadra Mossoek sare sozialetan argitaratu duten agiri baten bidez. Bide publikoan “istiluak” eta “jende-oldeak” baieztatu ditu Babes Zibilak.

Bost atxilotu eta hamaika zauritu

Alemaniako bost begirale atxilotu dituzte, ordena publikoaren aurkako delitua egotzita. Gertakariak hamaika zauritu arin utzi ditu.

Esquadra Mossoek jakinarazi dutenez, 'paparazzi’ eta jarraitzaile talde batek bi pertsona famatu jarraitzen zituenaren itxurak egin dituzte bost atxilotuek herriko erdialdean.

Ihes egiten zuten pertsonen erorikoek eta lasterketen ondorioz, zortzi pertsona artatu behar izan dituzte Platja d'Aroko anbulatorioan, horietako seik kolpe arinak zituztelako eta bi antsietateagatik. Beste hiru Palamoseko ospitalera eraman dituzte, kolpe arinekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Jihadismoa hoy