Gizartea -

Gertakaria

Suge bat harrapatu dute Beriaingo etxebizitza batean

Narrastia sukaldean agertu zen, ontzi-garbigailuaren azpian. Coronella girondica espezieko sugea zen eta ez da pozoitsua.

Sugea foruzainen eskuetan. Argazkia: Foruzaingoa
Sugea foruzainen eskuetan. Argazkia: Foruzaingoa
Sugea foruzainen eskuetan. Argazkia: Foruzaingoa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak suge bat harrapatu du Beriaingo etxebizitza batean. Etxeko jabeak ikaratu ziren animalia aurkitu zutenean.

Foruzaingoak agiri batean azaldu duenez, gertakaria bart jazo zen. Nafarroako larrialdi zerbitzuak deia jaso zuen. Beriaingo etxebizitza bateko sukaldean topatu zuten.

Foruzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu ziren. Narrastia ontzi-garbigailuaren azpian aurkitu zuten.

Coronella girondica

Bertaratu zen foruzainak animalia mota horiek ezagutzen zituen eta berehala coronella girondica espezieko sugea zela egiaztatu zuen.

Ale gehienek 55 eta 70 zentimetro arteko luzera dute, 60 zentimetroak gainditzea ohikoa da, eta batzuetan 80 zentimetro ere izan ditzakete.

Espeziea Iberiar Penintsula osoan aurkitu daiteke eta ez da pozoitsua. Iruñerriko landa-gunean oso ugaria da.

Martxoa eta azaroa artean aktibo egoten da, batez ere gauean. Foruzainek animalia harrapatu eta zelai batean askatu zuten.

Halakoetan animalia harrapatzen ez saiatzea eta 112 telefonora deitzea gomendatu du Foruzaingoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Albisteak