Gizartea -
Jaiak
Bilboko Udalak Aste Nagusiko 100.000 egitarau banatuko ditu
Bestalde, aurten ‘Bilbo Aste Nagusia’ aplikazioa mugikorrera deskargatzea posible izango da berriro, egitarauaren informazio osoa eskuratzeko.
Radio Euskadi | eitb.eus
Udala jaietako 100.000 egitarau Bilboko postontzietan banatzen hasiko da datorren asteartean, abuztuaren 9an, herritarrei lana errazteko helburuarekin; izan ere, horrela ez dira banaketa tokietara hurbildu beharko.
Hala, herritar guztiek Bilboko festeko egitarau ofiziala 2016 postontzietan jasotzeko aukera izango dute, Aste Nagusia 2016ko ekitaldi guztiekin.
Bestalde, Berdintasun, Kooperazio, Elkarbizitza eta Jaiak esparruan (Aznar eraikina), Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan (San Agustin eraikina); Arriaga Antzoki, Guggenheim Museo eta Plaza Biribileko Bilbo Turismoko bulegoetan, eta Konpartsen egoitzan zein Barrutietako Udal Zentroetan 40.000 egitarau gehiago banatuko dituzte.
Gainera, bosgarren urtez jarraian ingelesez eta frantsesez 10.000 egitarau banatuko dituzte, bisitarientzako opari txiki bezala.
Azkenik, aurten ‘Bilbo Aste Nagusia’ aplikazioa mugikorrera deskargatzea posible izango da berriro, egitarauaren informazio osoa eskuratzeko.