Gizartea -
Polizia operazioa
Zazpi atxilotu, bat Bizkaian, haur pornografia trukatzea egotzita
Halaber, 2009an adin txikiko ukrainar bati egindako sexu gehiegikeria kasu bat antzeman dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Poliziak zazpi pertsona atxilotu ditu, horietako bat Bizkaian, eta beste hiru ikerketapean jarri ditu haur pornografiako materiala izatea eta trukatzea egotzita.
Gainera, 2009an adin txikiko ukrainar bati egindako sexu gehiegikeria kasu bat antzeman dute polizia operazioaren baitan. Sexu gehiegikeria horri buruzko irudiak mundu osoan zabaldu ziren.
Austriako eta Australiako poliziarekin elkarlanean, adin txikikoa identifikatzea lortu dute eta Errusian sexu gehiegikeriak jasan zituela aitortu du biktimak Poliziaren aurrean egindako deklarazioan.
Zazpi atxiloketetako bost Bartzelonako probintzian egin dituzte eta atxiloketa bana, ostera, Bizkaian eta Castellon. Zazpi atxilotuei eta hiru ikertuei haur pornografiako materiala izatea eta trukatzea leporatzen diete.